EKOenergia – sarea eta ekoetiketa

Sarea

EKOenergia elektrizitate iraunkorraren erabilera sustatzen duten Europako ingurumen GKE ezberdinek osatutako sarea da. Gaur egun, Europako 23 herrialdeko 31 kide ditu eta batzeko daude beste batzuk.

Elkarrekin, ondorengo hau nahi dugu:

  • Elektrizitate berriztagarrien sektorearen garapena estimulatzeko eta klima errespetatzen duten irtenbideak sustatzea.
  • Biodibertsitate, habitat eta ekosistema zerbitzuen babespenari laguntza ematea.
  • Elektrizitate kontsumitzaile guztiei erosten ari diren produktuari buruz eta erosketari buruz egin ahal dituzten erreklamazioei buruz informatzea.
  • Gure handinahia konpartitzen duten mila gizabanako, talde eta konpainien energia positiboa mugiaraztea, eta honetan sartzeko aukera izatea.
  • Elektrizitate sektore, ingurumen GKE eta beste interesatuen arteko elkarrizketa sustatzea eta indarrak batzea (adibidez, kontsumitzaile erakundeak eta agintariak).

Ekoetiketa

EKOenergia elektrizitate ekoetiketa bat da baita ere, EKOenergia sareak zuzendua. Ekoetiketaren helburua erosleei Europako elektrizitate merkatu konplexuan mugitzen laguntzea da.

Ez da harritzekoa EKOenergia bezala saltzen den elektrizitatea iturri berriztagarrietatik lortutakoa bakarrik izatea. Baina EKOenergia elektrizitate berriztagarria baino gehiago da, EKOenergia Sareak ezarritako iraunkortasun baldintza osagarriak ere betetzen ditu. Gainera, EKOenergiaren kontsumitzaileek erabiltzen duten elektrizitatearen jatorriari buruzko informazio egokia jasotzen dute.

EKOenergiaren etiketa kontsulta prozesu paneuropar batetik datorren elektrizitate etiketa bakarra da, Europako merkatu osoan funtzionatzen du eta Europako herrialde guztietako taldeek onetsia da.