Gobernatzea

ekoenergy stampBatzordea

EKOenergia Batzordea EKOenergia Sare eta Etiketako gobernu autoritate handiena da. Batzordeak ondorengo funtzioak ditu:

  • Erakundearen estrategiaren alde egiten du.
  • Irizpideak erabakitzen ditu.
  • Ekoizpen gailuen onargarritasunari buruz erabakitzen du.
  • EKOenergia Ingurumen Fondoa eta EKOenergia Klima Fondoaren erabilerari buruz erabakitzen du.
  • EKOenergia Idazkaritzaren burua izendatzen du.

EKOenergiako kide guztiek pertsona bat izendatzen dute batzorderako. Klikatu hemen Batzordeko bazkideen zerrenda ikusteko.

Aholkulari Taldea

Aholkulari Taldea EKOenergia Batzordeak izendatzen du. Izendapena 2 urtekoa da eta berritu egin daiteke.

Aholkulari Taldean ondorengo taldeentzako lekua gordetzen da:

  • Ingurumen GKEak: bai Europa mailako ingurumen koordinazio erakundeak eta bai herrialde/eskualde mailako GKEak.
  • Elektrizitate industria (ekoizle, merkatari eta hornitzaileak).
  • EKOenergiako kontsumitzaileak, beren sektorezko erakundeak eta kontsumitzaile erakundeak.

Jatorriare Garantietako sistemaren ezarpenean parte hartzen duten autoritateek ere, adibidez, kide izateko aukera dute.

Aholkulari Taldeak EKOenergiarekin zerikusia duen edozein gairen inguruan egin ditzake ekarpenak. Aholkulari Taldea Batzordearen agendaren inguruan aktiboki informatua izan behar da. Batzordeak 2 hilabeteren buruan erantzun behar die Aholkulari Taldearen iruzkin eta galderei. Aholkulari Taldeak EKOenergia Arbitraje Emaimahaiaren kideak izendatzen ditu hiru laurdeneko gehiengoarekin.

Klikatu hemen Aholkulari Taldeko bazkideen zerrenda ikusteko.

Idazkaritza

Eguneroko EKOenergiaren kudeaketa Idazkaritzaren esku dago. Idazkaritzaren betebeharrak hauek dira:

  • EKOenergiaren kudeaketa eta eragiketa ziurtatzea.
  • Kanpoko harremanetan EKOenergia ordezkatu eta kontaktuak egitea.
  • Kide eta taldekideei zerbitzuak eskaintzea.
  • EKOenergia egituraren bilerak antolatu, prestatu eta jarraipena egitea.
  • Aurrekontu eta ekintza planak egiteari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko dokumentuak prestatzea.
  • Barne eta kanpoko informeak prestatzea.
  • Argitalpenak eta informazio hedapena bermatzea.
  • Erakundearen finantza administrazioa gain hartzea.

Klikatu hemen langilego eta boluntarioen ikuspegi orokor bat izateko.

Arbitraje Epaimahaia

EKOenergiako Arbitraje Epaimahaia gutxienez Aholkulari Taldeak aukeratutako eta EKOenergiako Batzordeak izendatutako 3 adituk osatzen dute. Izendapenek 5 urteko iraupena dute. Arbitraje Epaimahaian postu bat ingurumen gaietan aditu den batentzat dago gordeta eta beste bat elektrizitate berriztagarrietan aditu den batentzat. Talde aipagarriek hautagaiak iradokitzeko aukera izango dute.

EKOenergiako Arbitraje Epaimahaiak EKOenergia eta Sareko kideen edota EKOenergia eta EKOenergia saltzen duten konpainien arteko liskar posibleei irtenbide bat emango die.

EKOenergiako Arbitraje Epaimahaia martxan jarriko da EKOenergiak egindako lehen salmenta eta ondorengo bi urteetan zehar (adibidez, 2015eko ekainaren 15erako).