Historia

Aurrekariak

grid_transmissionEuropako elektrizitate merkatua oso azkar ari da garatzen. Liberalizazioa, internazionalizazioa, produktu bereizketa… Bilakaera azkar honek aukerak sortu ditu, baina baita anabasa ere:

Nola alda daiteke hornitzaile batetik bestera? Nola da posible elektrizitate produktu bat aukeratzea denok sare berdinean bagaude? Zein hornitzaile eta zein produktu aukeratu beharko nituzke? Kontratu berdea badut, zein modutan eragiten du nire CO2 igortze pertsonalak?

Gaur egun, oinarrizko galdera hauei oso modu ezberdinetan erantzuten zaie EBeko leku ezberdinetan. Herrialdeek tradizio eta iritzi publiko ezberdinak dituzte. Europako merkatuan integratzeko mailak ere ezberdinak dira. Hau arazo bat da kontsumitzaile internazional handientzat, eta baita tokiko kontsumitzaile txikientzat ere. Elektrizitate berdea erosten duten kontsumitzaile gehienek zerbait aldatu nahi dutelako egiten dute. Baina Europako merkatu zabalean aldaketa sortzea nahiko zaila da kontsumitzaileak herrialde ezberdinetan iradokizun eta aholku ezberdin eta kontraesandunak jasotzen badituzte.

Orain dela gutxi arte, inork ez zituen ingurugiro eta kontsumitzaileen erakundeetako egoerak koordinatzen, baina orain hau aldatu egin da.

Europar ikuspuntu baterantz

2010ean Bellona Russia, Estonian Fund for Nature (Estoniako Natura Fondoa), Latvian Fund for Nature (Lituaniako Naturako Fondoa), Finnish Association for Nature Conservation (Finlandiako Natura Kontserbazio Elkartea), Ecoserveis, Espainiako AccioNatura eta baita Italiako 100% Energia Verde eta REEF erakundeek indarrak batu zituzten elektrizitate ekoetiketa internazional bat garatzeko.

recs_market_meeting

2012ko RECS Merkatuko Bileran (Amsterdamen) elektrizitate sektoreei gure aurre-proiektua aurkeztu genien. Parte-hartzaileak ezkerretik eskuinera: Mieke Langie (WindMade), Steven Vanholme (EKOenergia), Ivan Scrase (RSPB), Jennifer Martin (Green-e), Eero Yrjö-Koskinen (Finlandiako Natura Kontserbazio Elkartea) eta Jared Braslawsky (RECS International).

Kideek RES-E – Creating a renewable electricity standard for Europe (Ingelesez “Europarako elektrizitate berriztagarrien eredua sortzen”) proiektua sortu zuten. Hasieratik, gardentasuna eta parte hartzea prozesuaren oinarri garrantzitsuak izan dira. RES-Ek ISEALek idatzitako Eredu Sozialak eta Ingurumen Arauak Ezartzeko Praktika Onen Kodigoko prozedura jarraitu zuen. Ipar Ameriketako Green-e etiketak ere inspiratu zuen prozesua.

2011ko eta 2012ko iraila artean talde mota guztietako 400 baino pertsona gehiagori eskatu zitzaien aholkua: fabrikatzaile, hornitzaile, kontsumitzaile, ingurumen GKE, autoritate… ezberdinei hain zuzen ere.

2012ko udan zehar, RES-E proiektuko idazkaritzak erreakzio, aholku eta iruzkin guztiak jaso zituen “Baldintza-Agiri” batean eta 2012ko irailetik azarora testu horri buruzko kontsulta publiko bat antolatu zen. Kontsulta hau amaitu bezain laster, ingurumen erakundeek EKOenergia sarea sortzea erabaki zuten. Aholkulari Talde bat ere sortu zuten haien planen inguruan iruzkinak egiteko. 2013ko otsailaren 23an, EKOenergia Batzordeak ”EKOenergia – Sarea eta etiketa” testua baietsi zuten.

Implementation

2013: EKOenergy was launched, the Secretariat was set up to manage and promote the label and a team of international trainees and volunteers was hired. Chances are our multilingual team speaks your language. We started by focusing on Finland, Spain, Italy and Latvia.

See our annual report 2013

2014: We were active on many fronts. The EKOenergy Network expanded to include Germany, France and Poland. we arrived on social media and joined the Global 100% renewable energy campaign. We donated the first income of our Climate Fund to a solar project in Tanzania.

See our annual report 2014

2015: we keep on growing and are now forming partnerships outside Europe as well.

  See our annual report 2015