EKOenergia zure enpresarentzat

Europako merkatuan, enpresek zein elektrizitate produktu erosi erabaki dezakete. Europako legislazioa aukera horren oinarrian dago eta geroz eta erakunde eta estandar gehiago ari dira enpresei aukeratzeko askatasun hori elektrizitate berdea hautatzeko erabiltzeko sustatzen. Adibidez, begiratu CDP Technical notes on the Accounting of Scope 2 emissions (CDPren igortze Kontularitzako Eremuko ohar teknikoak 2)

Gainera, Europako ingurumen erakunde sare batek guztientzako europar ekoetiketa bat sortzea erabaki du: EKOenergia. EKOenergiak zure elektrizitate berdearen erosketaz komunikatzen lagundu nahi dizu eta zure erosketak nola aldaketa sortzen duen erakutsiko dizu.

Gogoratu EKOenergiaren kontsumitzaileek beren erosketaz komunikatzeko eskubidea dutela. Kontsumitzaileek ez dute EKOenergiarekin hitzarmen bat behar EKOenergiaren izena eta logotipoa erabiltzeko. Hala ere, EKOenergiako sareak logotipoaren erabilpenari buruzko jokaera arau bat sortuko du. Zalantzak edo galderak izanez gero, jarri EKOenergia Idazkaritzarekin harremanetan.