Zergatik erosi EKOenergia

Oraindik ikatza eta petrolioa bezalako erregai fosilak dira Europako elektrizitate sektoreko ekarpen nagusiak. Modu honetan, elektrizitate ekoizpenak (eta kontsumitzeak) berotegi-efektuko gasen igortze ikaragarria sortzen du.

Zorionez, orain badakigu nola ordezkatu erregai fosilak. Haizea, eguzkia, ura eta biomasa bezalako energia berriztagarrien iturriek europarron beharrak guztiz hornitu ditzakete. Eta are gehiago ere bai.

Europako kontsumitzaile bezala ez zara trantsizio honetan arrotza. Europako arauek elektrizitate kontsumitzaile guztiei zein elektrizitate mota erabili nahi duten hautatzeko aukera ematen dute.

By choosing EKOenergy you can really make a difference.

Elektrizitate berriztagarri gehiago

Argi daukagu kontsumitzaileen elektrizitate berriztagarrien eskariak enpresen inbestitze erabakietan eragin positiboa duela. Inork ez luke ikatz zentraletan inbestituko ikatzetik datorren elektrizitatea erosteko asmorik inork ez balu izango.

Gainera, EKOenergiak sortutako eta saldutako watt/h bakoitzeko, gutxienez 10 euro-zentimo EKOenergia Fondo Klimatikora joango lirateke eta diru hori elektrizitate berriztagarria sortzeko instalazioetan inbestituko litzateke.

Ekoizpen iraunkor handiagoa

EKOenergiaren elektrizitatea EKOenergiaren sareko iraunkortasun irizpideak sustengatzen dituen hornikuntzatik dator, hots, Europako ingurumen GKEez osatutako saretik.

Produkzio motaren arabera irizpide ezberdinak hartzen dira kontuan. Energia hidroelektrikoaren kasuan, EKOenergiak fondo eredu batekin egiten du lan. saldutako watt/h bakoitzeko, gutxienez 10 euro-zentimo erreken eraberritze proiektuetan inbestitzen da.

Zure aukerako produktua

EKOenergia erosten duzunean, zure elektrizitatearen jatorriari buruzko informazio egokia jasoko duzu: Austriako haizea erosten ari al zara? Edo Suediako biomasa? Modu honetan gehien gustatzen zaizun elektrizitatea eros dezakezu eta aldaketa zuk nahi duzun moduan sortu.

  Leer también la información del folleto ‘Muchas razones para cambiar a EKOenergía‘ (pdf, 2 páginas, junio de 2014).

Watch Why switch to EKOenergy? on YouTube