Kontsumitzaileentzako informazioa

Non ekoitzi da zure elektrizitate? Eta nola?

EKOenergia erosiz gero, ondorengoa jakinaraziko dizugu:

  • Zure elektrizitatea zein herrialdetan ekoiztu den.
  • Nola ekoiztu den zure elektrizitatea (adibidez eguzki, haize energia lurtar, itsasaldeko haize energia, hidroelektriko, itsas energia, geotermiko edo biomasaren indarrarekin, besteak beste). Nahasketen kasuetan, mota bakoitzaren ehunekoa emango da.

Honek zure herrialdeko elektrizitatea erosteko aukera emango dizu. Edo “haizea bakarrik” edo “eguzkikoa bakarrik”. Edo sustatzea merezi duen beste edozein elektrizitate mota.

Gogoratu honek ez duela esan nahi elektroi horiek jasoko dituzunik zuen etxeetan, baizik eta elektroi horiek zuretzat sarean jarriko direla! Irakurri honi buruzko Jatorriaren Garantiako atala funtzionamenduari buruzko informazio gehiago lortzeko.

Karbono inpaktuari buruzko informazioa

© SunEdison

EKOenergiaren kontsumitzaileek elektrizitate berdea erostearen esanahiari buruzko informazio aproposa jasoko dute, eta baita esan nahi ez duenari buruz.

  • Haize elektrizitatea erosiz gero, honek ez du esan nahi haize errota gehigarri bat eraikiko denik zure diruarekin, baizik eta ordaintzen duzun zati bat errotaren jabearentzat izango dela eta modu honetan, bere inbertsioa errentagarriagoa izango zaiola. EKOenergia erosiz gero, prezioaren zati txiki bat zure dirua gabe gertatuko ez litzatekeen inbertsioetarako erabiliko da.
  • Elektrizitate berriztagarria erosteak ez du esan nahi automatikoki munduko karbono igortzea jaitsiko denik. Hala ere, elektrizitate kontsumitzaileek BEREN igortze pertsonala murriztu dezakete energia berdera aldatzen badira (eta aldi berean, elektrizitate berdea erosten ez duten haien karbono-aztarna zikinagoa bilakatuko da). Askok elektrizitate berdea erabiltzen dutenei beren igortzea zerokoa dela esatea uzten diete. Besteek instalazio berriztagarrien bizitza zikloko analisian oinarritutako zenbakiak erabiltzea gomendatzen dute (adibidez, eraikuntzaren igorpen eta ekoizpen unitatearen mantentzea kontuan hartuz). EKOenergiak ez ditu bere ustezko karbono-aztarnak garatuko, baizik eta espezialisten emaitza eta ondorioak jarraituko ditu, batez ere CDP eta Greenhouse Gas Protocoloan (Berotegi-efektuko Gasen Protokoloan) aktibo daudenak.

Jakina, elektrizitate berdea erostea ekoizle eta politikoei berriztagarri gehiago nahi ditugula ikusarazteko tresna dela etsi-etsirik gaude.

Elektrizitate berdea erosten ez duten haiek informatzea

EKOenergiak aktiboki sustatuko ditu RE-DISS eta EPEDen hondakin-nahasketen zifrak jarraitzen ez den elektrizitate mota guztiei aplikatzeko.

EKOenergiaren irizpideak

Kontsumitzaileentzako informazio gehiago nahi izanez gero, ikus “EKOenergia – Sarea eta etiketa” testuko 6. kapitulua.