Nola saldu EKOenergia?

Elektrizitate hornitzaileek kontsumitzaileei EKOenergia etiketadun elektrizitatea sal diezaiekete

  1. baldin eta EKOenergiaren Lizentzia Akordioa sinatu badute edota
  2. baldin eta Lizentzia Akordioaren eta “EKOenergia – Sarea eta etiketa” testuko baldintza guztiak betetzen badituzte.

Lizentzia Akordioa sinatzea dohainik da. EKOenergiako zerbitzu-kuota eta kontribuzioak saldutako EKOenergia kopuruan daude oinarrituta.

Lizentzia Akordioan eta “EKOenergia – Sarea eta etiketa” testuan zerrendatutako irizpideak ondorengoaz arduratzen dira:

  • Kontsumitzaileak egokiro informatuak egon behar dira; adibidez, elektrizitatea non eta nola produzitu den informazioari buruz (“EKOenergia – Sarea eta etiketa” testuko 6. kapitulua).
  • EKOenergia elektrizitate berriztagarria da beti. Gainera, EKOenergia sareak ezarritako iraunkortasun irizpideak betetzen ditu eta elektrizitatearen prezioko zati bat EKOenergiaren Fondo Klimatikora doa (“EKOenergia – Sarea eta etiketa” testuko 7, 8 eta 9. kapituluak).
  • Kontabilitate bikoitzaren jarraipen eta saihespena (“EKOenergia – Sarea eta etiketa” testuko 10. kapitulua).
  • Kontu ikuskapen eta egiaztatzea (“EKOenergia – Sarea eta etiketa” testuaren 11. kapitulua).

Download our ‘Supplier leaflet’ with basic information about ‘How to sell EKOenergy’ (pdf, 4 pages, version April 2015)
Download our ‘Brand book’ (pdf, 10 pages, version June 2015)