Arbitration panel

Kexak mekanismoa

Edozeinek kexa bat aurkeztu dezake EKOenergia Batzordearen erabaki (edo erabaki eza) baten kontra, edo EKOenergia arauak inplementatzeko eraren kontra. Kexa EKOenergia Batzordeari zuzenduta joan behar da eta EKOenergia Aholkulari Taldearen ezagupenean jarriko da.

EKOenergia Batzordeak 3 hilabeteren buruan erreakzionatu behar du ondorengoengandik jasotako kexen aurre

  • EKOenergia sarearen kideak.
  • EKOenergia saltzen duten enpresak.
  • Elektrizitate ekoizleak (edo beren ordezkariak) beren ekoizpen gailuen hautagarritasunari buruzko erabakien kasuan.

Kexaren arduradun diren alderdiek ez badira Batzordearen erreakzioarekin ados, eta goian aurkeztutako 3 kategorietatik batekoak badira, EKOenergia Arbitraje Epaimahaiari eraman ahal diote kasua.

Osaera eta prozedura

Aholkulari Taldeak eta EKOenergia Batzordeak izendatutako 3 adituez gutxienez osatzen da EKOenergia Arbitraje Epaimahaia. Izendapen batek 5 urterako balio du.

Arbitraje Epaimahaian, toki bat ingurumen gaietan aditu batentzako gordeta dago eta beste bat elektrizitate berriztagarrietan aditu batentzako. Kide garrantzitsuenen taldeek hautagaiak iradokitzeko aukera izango dute.
Gutxienez kexen epaimahaiko kide bat jurista izan behar da (Zuzenbidean Masterra).

EKOenergia arbitraje prozedura lehendik dauden arbitraje arauetan oinarrituko da, esate baterako Europako Arbitraje Auzitegiko arauetan. Arbitraje Epaimahaiak kasu bat jaso duenetik 6 hilabeteren buruan erabaki bat hartu behar du. Kexa batek ez du erabaki eztabaidatu baten baliozkotasuna esekitzen.

EKOenergia Arbitraje Epaimahaiak EKOenergia Litzentzia Hitzarmenari buruzko gatazkak ere konpontzen ditu, EKOenergiak eta Lizentzia titularrak adostu badute -eta egin duten neurrian- Lizentzia Hitzarmenean.

EKOenergiako Arbitraje Epaimahaia martxan jarriko da EKOenergiak egindako lehen salmenta eta ondorengo bi urteetan zehar (adibidez, 2015eko ekainaren 15erako).